Kulturagurain

ITZULERAK

ITZULERAK

1569 urtea. Garaitzeta sutan dago. Sugarretatik ihesi hamabost urteko Estefana gaztea Garrax uhartera irits da, itsasbeheran. Itasertze berera iritsi dira Miriam Otalora eta Katalin eta Gontzal seme-alabak, Haize-Begi familia-etxera, 450 urte geroago. Elkarri lotuta daude, ordea, euren bizitzan.

MIREN AGUR MEABE

Miren Agur Meabe Lekeition (Bizkaia) jaio zen 1962an. Euskarazko idazle eta itzultzaile ospetsuenetako bat da. Irakasle ikasketak eta Euskal Filologia egin zituen, eta Giltza argitaletxeko (Edebé taldea) zuzendari lanetan aritu zen urteetan. Gaur egun, bere jarduera osoa literatur sorkuntzan ematen du, bai poesian, bai helduentzako eta irakurle gazteentzako ipuin eta eleberrietan. Bere lanak euskaratik hainbat hizkuntzatara itzuli dira, eta hainbat sari jaso dituzte, hala nola Euskarazko Poesiako Kritikaren Saria, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria edo 2021eko Poesiako Sari Nazionala. Euskaltzaindiko kidea da.