Kulturagurain

KULTUR BIRA 2024

Arauak

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek Aguraingo 2023ko Kultur Bira kultura zirkuituan parte hartzeko dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta deialdia

Aguraingo Udalak, tokiko gobernu batzarrak 2024ko otsailaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen onestea merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek 2024ko Kultur Bira zirkuituan parte hartzeko dirulaguntzak arautzeko oinarriak eta deialdia.

Aguraingo Udalaren xedea da dirulaguntzen bidez ekarpena egitea, udalerriko kultura sorkuntza bultzatzeko, zentzurik zabalenean; halaber, garatzeko bideak jarri nahi dizkio edozein arlo artistikoko herriko bertako eta kanpoko kultura sortzaileen jarduerari, eta arreta berezia jarriko die formatu txikiko emanaldiei.

Gainera, ekimen horren helburuetarik bat da gizartearen parte hartzea ahalbidetzea kultura jardueretan eta herriko gizarte bizitza piztea, eta horretarako lagungarri izan daitezke udalerriko merkataritza eta ostalaritza eta haiek sustatzea.

Horiek horrela, Udalak Kultur Bira Aguraingo kultura zirkuitua sortu eta garatzen lagunduko du, udalerriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduekin lankidetzan arituz, formatu txikiko gizarte eta kultura izaerako ekimenak garatzeko, nola merkataritza eta ostalaritzako guneetan, hala establezimendu horien ondoan dauden gune publikoetan, baita udalerriko beste gune publiko batzuetan ere.

1. Xedea

Oinarri hauen xedea da baldintzak arautzea, udalak dirulaguntzak emateko 2024an kultura jarduerak antolatzen dituzten entitateei.

2. Onuradunak

Agurainen dauden merkataritza establezimenduak. Ostalaritza eta merkataritza, oro har,

sartzen dira eremu horretan. Udalak bitartekoak jarriko ditu udalerriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu guztiek araudi honen berri izan dezaten.

Jarduerak ez badira udalerriko saltegiekin edo beste izate juridiko bat daukaten entitateekin lankidetzan antolatzen, arau hauetatik kanpo geratuko dira.

3. Jarduerak

Gizarte eta kultura jarduerak izango dira, formatu txikikoak, eta herritar guztientzakoak.

Udalak edo merkataritza sustatzeko zerbitzuak argituko du merkatariek izan dezaketen zalantza oro.

Horretan interesa daukan saltegiak hartuko du ardura ekitaldia kontratatzeko eta horrek eragindako gastu guztiak bere gain hartzeko, eta jarduera behar bezala egingo dela bermatuko du.

Oinarri hauetan aipatzen den laguntza ekonomikoa emateak ez du esan nahi Aguraingo

Udalaren eta erakunde onuradunaren arteko inolako kontratu harremanik dagoenik, ez arlo zibilekoa, ez lanekoa, ez administratiboa, ezta bestelakorik ere.

4. Balorazio irizpideak, Kultur Bira Aguraingo kultura zirkuitua egiteko

Udalak irizpide hauek izango ditu kontuan:

1. Diruz lagundutako jardueran euskara erabiltzea. Gehienez 3 puntu.

2. Herriko bertako taldeak edo pertsonak bultzatzea jardueretan. Gehienez 2 puntu.

3. Merkataritzako hainbat establezimenduk antolatzea jarduera. Gehienez 1,5 puntu.

Horrez gainera, jarduera horiek maiatzetik irailera arteko astebururen batean lau saltokik

elkarlanean egindako 4 jarduerako ziklo bat osatzen badute, zikloari mila (1.000) euro arteko dirulaguntza eman ahal izango zaio.

4. Merkataritza establezimenduen ondoan dauden gune publikoetan antolatzea jarduerak, batez ere maiatzetik irailera arteko aldietan. Gehienez 2 puntu.

5. Jada egin diren beste jarduera batzuen aldean originaltasuna dela eta nabarmentzen

diren jarduerak sarituko dira, gehienez 0,75 punturekin.

6. Halaber, kontuan hartuko da zer diru ekarpen egiten duen entitate eskatzaileak (gastuaren zer ehuneko hartzen duen bere gain). Gehienez 0,75 puntu.

5. Metodologia

Aguraingo Udalak hilean 1.000,00 euroko partida dauka (12.000 euro urtean, 334.481.016 aurrekontu partidaren arabera). Kultura zirkuituaren programazioa, ahal dela, bi hileko tarteetan antolatuko da, eta programazio murritzagoa duten neguko hilabeteak multzokatu egingo dira:

• urtarrila-martxoa (epe horretan egindako eskaerak gauzatzeko epea martxoaren 15an

amaituko da).

• apirila-maiatza.

• ekaina-uztaila.

• abuztua-iraila.

• urria-abendua.

Arau orokor gisa, eskaerak zikloa hasi aurreko hilaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira. Ondorioz, apirila-maiatza eperako eskaerak martxoaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira, ekaina-uztaila eperakoak maiatzaren 17ra arte, abuztua-iraila eperakoak uztailaren 19ra arte, eta urria-abendua eperakoak irailaren 20ra arte.

Udalak konpromisoa hartzen du eskabideak aurkezteko epea bukatu eta 7 egun igaro baino lehen baloratzeko jasotako proposamenak eta horien ondorio diren programak.

Instrukzio organoak (Kultura Zerbitzua) egingo du lehenengo balorazioa eta hark eskatuko ditu eskatu beharreko txostenak.

Udalak, gehienez ere, guztira egindako gastuaren ehuneko 80ko ekarpena egingo du eskatutako jardueretarako, eta ez ditu inola ere gaindituko jardueren ezaugarrien edo moten arabera ezartzen diren zenbateko hauek:

• Musika emanaldiak: 300 euro.

• Lantegiak, ikastaroak…: 150 euro.

• Erakustaldi edo erakusketak: 100 euro.

• Hitzaldiak: 150 euro.

• Beste batzuk. Gehienez ere: 200 euro.

Baldin eta epe bakoitzeko aurrekontua osorik gastatzen ez bada, sobera gelditzen den diru zenbatekoa hurrengo aldiko programazioei gehitu ahal izango zaie.

6. Komunikazioa eta propaganda

— Kultura zirkuituak Kultura Bira izena izango du.

— Karteletan udalaren logoa eta Kulturagurain ikurra agertu beharko dira. Jardueraren

propaganda toki hauetan jarri beharko da gutxienez: sare sozialetan, merkataritza establezimenduaren web orrian, halakorik badauka, eta kultura zirkuituan borondatez parte hartzen duten establezimendu guztietan.

– Diruz lagundutako merkataritzak Kultura Zerbitzura bidali beharko du kartela, udal webgunean zabaltzeko.

7. Onuradunen betebeharrak

1. Xedea betetzea eta eskatutako jarduera gauzatzea.

2. Aguraingo Udalari jarduera egin izana justifikatzea, memoria labur baten bidez, jardueraren argazki eta guzti.

3. Aguraingo Udalak eskatutako finantza eta gauzatze egiaztapen jardun guztiak egitea, eta eskatzen duen informazio guztia eranstea.

4. Aguraingo Udalari jardueraren balantze ekonomikoa jakinaraztea. Ikus 11. puntua.

5. Ekitaldian zehar egiaztagiriak gordetzea, kontrol jardueratarako aurkezteko eskatuz gero aurkezteko.

6. Aldaketarik bada proposatutako eta erakundeak diruz lagundutako jardueran, Aguraingo Udalari jakinaraztea.

7. Diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren baimen guztiak eta hura behar

bezala gauzatzeko beharrezkoak diren aseguru eta baldintza guztiak lortzea.

8. Eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

9. Zinpeko aitorpena aurkeztea, adierazteko beste administrazio, erakunde edo organismo batzuek jarduera bera egiteko dirulaguntzarik eman dien ala ez.

Baldintza horietakoren bat zati batean betetzen ez bada, dirulaguntza gutxitu edo ukatu

egin ahal izango da.

10. Zerbitzu teknikoek edo organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko dute eskatzaileek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, bai eta haien nortasuna ere (nortasun agiri nazionala/identifikazio fiskaleko zenbakia). Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko egiaztapen horri, eta, hala egiten badu, adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du. Gainera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoarekin, dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin dakar eskatzaileak baimena ematea Aguraingo Udalari zuzenean eskura dezan beste edozein administrazio publikok egindako dokumentazio guztia.

11. Eskatzaileak administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badu eskatutako dokumentazioa, eta berariaz adierazten badu aldaketarik ez dela egin, ez du aurkeztu beharko dokumentazio hori, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. Artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoarekin. Hala ere, dokumentu horiek noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu dituen adierazi beharko du. Eskabidea aurkezteak berekin dakar baimena ematea organo kudeatzaileari dokumentazio hori eskura dezan, baina horrek ez du esan nahi baimena berariaz ukatu ezin denik. Kasu horretan, adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

8. Eskaerak, agiriak eta aurkezteko epea

Establezimendu bakoitzak astean jarduera bat aurkeztu ahal izango du gehienez, edo lau hilean, 5. Puntuan deskribatutako hileko tarte bakoitzean.

Eskaerak horretarako eskaera orria/formularioa betez egingo dira, 5. puntuan zehaztutako epeetan. Udal erregistroaren bitartez (bertatik bertara) edo helbide elektroniko honen bidez aurkeztu ahal izango dira: kultura@agurain.eus.

9. Prozeduraren instrukzioa

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, kultura arloak aztertu egingo ditu jasotako eskabideak eta egindako txostenak. Ezarritako irizpideen eta aurkeztutako eskaera kopuruaren arabera hautatuz emango dira dirulaguntzak. Instrukzio organoak baloratu ondoren, zeina kultur arloko teknikariak eta zinegotzi arduradunak osatzen baitute, organo eskudunak ebatziko du.

10. Jakinarazpena

Organo eskudunak hartutako ebazpena behar bezala jakinaraziko zaie laguntzak eskatu

dituztenei.

11. Justifikazioa eta epea

Zenbatekoak honako agiri hauen bidez justifikatu ondoren ordainduko dira:

– Ereduaren/formularioaren araberako jardueraren memoria laburra, argazkiak erantsita.

– Egin diren kartelen eta propagandaren kopia.

– Jarduera emateko aldiko data duten jatorrizko fakturak. Faktura horiek hauek jaso beharko dituzte: jasotzailearen nortasun agiri nazionalaren edo lizentzia fiskalaren zenbakia, etxe hornitzailearen zigilua edo sinadura eta, BEZa ordaintzetik salbuetsita egonez gero, hori egiaztatzen duten agiriak.

– Jardueraren ondorioz izan diren diru sarreren aitorpena (matrikulak, babesleak, publizitatea…).

– Artista batek hainbat ekitalditan parte hartu badu, haiek banan-banan justifikatu beharko dira (jarduera bakoitza bere memoriarekin eta fakturekin). Justifikatutako diru kopurua eskaeran adierazitako aurrekontua baino gutxiago bada, udalak dagokion diru kopurua kenduko dio emandako laguntzari. Egindako jarduerak, gehienez ere, jarduera egin eta bi hilabetera justifikatu beharko dira agiri bidez, azken denbora tartekoak izan ezik; horiek uneko urteko abenduaren 13 baino lehen justifikatu beharko baitira. Gastua zuritzen duten agiriak bertatik bertara, udal erregistroan, edo eskaneatuta, posta elektroniko bidez (kultura@agurain.eus), aurkeztu beharko dira, nahiz eta

gerora berriro eskatu ahal izango diren.

12. Kultur Birarako diru kopurua

Deialdi hau gauzatzeko, gehienez, 12.000 euro bideratuko dira, 334.481.016 “Circuito cultural / Kultur Bira” partidaren kontura.

13. Araubide juridikoa

Oinarri hauetan aipatzen ez diren kontuetan, arau hauek aplikatuko dira: Aguraingo Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza; Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, aurreko lege hori garatzen duen araudia onesten duena, eta, orobat, aplikatzekoak diren gainerakoak.

INFORMAZIOA

KULTUR BIRA 2024 ARAUAK –HEMEN–

ESKAERA FITXA –HEMEN–

MEMORIA FITXA –HEMEN–

INFORMAZIO GEHIAGO ETA KONTAKTUA

www.agurain.eus

kultura@agurain.eus