Kulturagurain

ANNA KADABRA. Ilargi betearen kluba

ILARGI BETEAREN KLUBA

Nor ote da Annari edonora jarraitzen dion katu misteriotsu hori?

Anna haserre bizian dago: utzi egin behar ditu bere etxe zaharra, bere eskola eta bere hiria.Gurasoekin, Moonvillera joan behar du bizitzera, basoaren erdian dagoen herri zaharkitu batera. Gainera, kondairaz eta sekretuz beteta dago ingurua.

Nor ote da edonora jarraitzen dion katu misteriotsu hori?

Sorgin baten katua ote da? Egon, egon… eta bera balitz sorgina?!

Pedro Mañas eta David Sierra

Pedro Mañas (Madril, 1981) Ingeles Filologian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Hain zuzen ere, han aukeratu zuten bere kontakizunetako bat egile gazteen aukeraketa baterako. Harrezkero, hainbat sari eman dizkiote, bai naziokoak bai nazioartekoak, haurren narratibaren arloan. Horien artean, nabarmentzekoak dira Everest argitaletxearen Leer es Vivir saria eta Anaya argitaletxearen Ciudad de Málaga saria. Berrikiago, SM argitaletxearen El Barco de Vapor eta Haur eta Gazte Literaturako Anaya Saria irabazi zituen. Bere lan sarituetako batzuk frantsesera, alemanera, portugesera, koreerara edo txinerara itzuli dira, besteak beste. Haurrentzako hainbat poema-liburu ere idatzi ditu. Horien artean, Poemas para leer antes de leer, Granadako Diputazioak eta Hiperión argitaletxeak deitutako El Príncipe Preguntón Haur Poesia Saria irabazi zuena, eta Ciudad Laberinto, Orihuelako Udalak eta Kalandraka argitaletxeak deitutako Ciudad de Orihuela Haur Poesia Saria jaso zuena.