
WIKIPEDIA IKASTAROA
Wiki takes Agurain
🚶♀️🚶♂️ Gauza polit bat pentsatu dugu: Agurainen Wikimedia editore komunitate bat sortzea!
Gure ondarea dokumentatzen hasi nahi dugu, bai ikusten dena bai ikusten ez dena, ezagutza hori guztia, istorioak eta jakintzak gal ez daitezen… eta betiko sarean gera daitezen, guk kontatuta.
💬 Ikertzea gustatzen zaizu? Idatzi? Irakurri? Marraztu? Edukiak igotzen trasteatu? Edo jakin-mina pizten dizu?
Orduan bai: plan hau zuretzat da.
Oinarrizkoa dena ikasteko ikastaro batekin hasiko gara, baina batez ere elkar ezagutzeko eta Agurainen eta Lautadan Wikimedia komunitate hau ehotzen hasteko.
✨ Ez pentsatu asko. Berdin dio zenbat urte dituzun: gogoa izatea da garrantzitsuena.
💙 Animatu eta bat egin! Zure zain gaude
INSKRIPZIOAK
kulturagurain@gmail.com
Maiatzaren 22ra arte
