Kulturagurain

LIMA

LIMA

Lima munduko neskarik zorigaiztokoena sentitzen da uda ondoren herrira itzultzen denean. Lehenengo sorpresa oporretan ezagututako Markos institutuan agertzen denean jasoko du. Hortik aurrera, ustekabekoak bata bestearen ondotik etorriko zaizkio: gurasoek haurra zela mendian aurkitu zutela jakingo du, Paulita tutorea desagertu egingo da eta Maia irakasle bitxiak hartuko du haren lekua. Ba ote dute loturarik gertaera horiek guztiek? Markos, Brenda eta Egoitzek lagunduko diote misterio horiek guztiak argitzen. Bada ordea Limak lagunei kontatu ezin dien sekretu izugarri bat? Irudimenez zipriztindutako istorio honek euskal mitologiaren ate-leihoak irekitzen dizkio irakurleari.

Miren Gorrotxategi

MIREN GORROTXATEGI AZKUNE

1981 Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria)

Itzulpengintzan lizentziaduna eta Turismoan diplomatua da, eta azken urteotan euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. 33 ezkil (Elkar) eleberria argitaratu zuen 2016an Augustin Zubikarai beka jaso ostean, eta eleberri horretan oinarrituriko Hil Kanpaiak filma estreinatu da 2020ko azaroan. 2017tik 2020ra kolaboratzaile izan da Urola Kostako Hitzan. 2019ko (H)ilbeltza bekari esker idatziriko Sotoan gordeak bere bigarren liburua da.