Kulturagurain

YUKU ETA HIMALAIAKO LOREA

Zinema euskaraz

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea.  Yuku sagutxoa, familia atzean utzita, betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, ohean gaixo dago eta. Amonak laster joateko asmoa du sator itsuaren atzetik, Lurreko tuneletan barrena. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.

KREDITUAK

Izenburua: Yuku et la fleur de l’Himalaya
Mota:: Animazioa
Zuzendiariak: Arnaud Demuynck, Rémi Durin
Gidoia: Arnaud Demuynck
Iraupena: 62 min.
Herria: Belgika
Musika: Alexandre Brouillard, David Rémy, Yan Vols

EGUNA
Otsailak 19
ORDUA
17:30
SARRERA
Arrunta: 3 €
HIZKUNTZA
Euskaraz
NORENTZAT
Jende ororentzako ikuskizunak