THE SOULERS (Asturies)
JAZZHERRIAN
Musika munduan ibilbide oparoa duten sei musikarik osatzen dute The Soulers talde asturiarra. “From side to side” diskoak bederatzi abesti ditu guztira, eta lehen geltokia da Ipar Amerikako herri-musikaren garai eta estilo desberdinetara eramango gaituen bidaia eder batean. Bertan ez dira falta 50eko hamarkadako jazz, swing eta rock & rollari egindako keinuak (baita doowop ukitu bat ere, koroetan). Horrez gain, 60ko eta 70eko hamarkadetako R & B, soul eta funk estiloetan
sakontzen du (Aretha Franklin, Etta James, Tina Turner…). Genero horiek berritu nahi dituzte, Amy Winehouse edo Imelda May abeslarien bideari jarraituz. “From side to side” Circo Perrotti estudioetan grabatu dute, Jorge Explosión produktore dela. Hari zor zaio taldearen lehen grabazio honetan lortu den vintage-soinua, taldearen estiloa ezin hobeto definitzen duena.
BIDEO
facebook.com/agurain