Kulturagurain

THE LUCKY MAKERS (Madrid)

Jazzherrian 2023

THE LUCKY MAKERS taldea 2015eko udaberrian jaio zen Madrilen. Blues, Soul eta Gospel estiloetan ibilbide luzea duten musikariek osatzen dute. Musika-testura ezberdinak nahasten dituzte, soinu berezia eta bikaina eskaintzeko. Horretarako, blues eta antzeko estiloak abiapuntutzat hartu, eta melodiarekin eta intentsitatearekin jolasten dute. Areto eta jaialdi onenetan jardun dute, kalitate handiarekin. Kalitate horren froga da 2016ko udaberrian argitaratu zuten GLAD TIDINGS (Berri Onak) estreinako diskoa, eta ondoren, 2019an, argitaratu zuten ACROSS THE BRIDGE bigarrena ere. Kantu bilduma ederra dute, The Lucky Makers-en estilo berezia islatzen dutenak: Rhythm and Blues (New Orleans, Southern Soul eta Gospel Songs, bereziki), Göser mezzo-sopranoak ederki interpretatua. Ondoan, oso talde originala du: Jay Bee Boneyren gitarra, Tatiana Firminioren pianoa eta Carlos Arsuagaren bateria. Horri guztiari esker, LUCKY MAKERS blues musika “sustraiduna” egiten duen banda fresko, bizi eta dirdiratsuenetakoa da gaur egun.

EGUNA
Uztailak 30
ORDUA
13:30
LEKUA
Sagarmin plaza