Kulturagurain

SOLO CRIOS, CRIOS SOLOS

Helduentzako antzerkia

Duela denbora batetik asko hitz egiten da inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei buruz, albisteetan, mitin politikoetan, sareetan. Guk ez dugu mutil migratzaileei buruz hitz egin nahi, entzun baizik; hitza eman nahi diegu, nor diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko. Hortik sortu zen antzerki-pieza dokumental hau, dibertsiotik, umoretik, errealitatetik eta zentzugabekeriatik planteatua.

Agertokian, jatorri desberdineko nerabeek beren burua aurkeztu eta kontatzen dute antzerkian jolasten, ezarritako roletatik ihesi – ez biktima ez kriminal –, haiek bakarrik, bizitza bat bilatzeko dituzten nahiekin eta zailtasunekin; bizitza bat besterik ez, adjektiborik gabe.

9 adingabe atzerritarrek interpretatzen dute, eta haien bidaiak, esperientziak eta ilusioak kontatzen dizkigute. Antzerki dokumentuko pieza bat, bere errealitatea hobeto ulertzeko.

EGUNA
Martxoak 24
ORDUA
12:00
LEKUA
Harresi Aretoa
SARRERA
Doan
HIZKUNTZA
Gaztelaniaz
NORENTZAT
+ 12 urte