Kulturagurain

NIREK MOKAR (Paris)

Jazzherrian 2023

Nirek Mokar 20 urteko paristar bat da, 17. barrutian hazitakoa. Bere aitak “Paris Boogie Speakeasy” lokalean lan egiten zuen, eta, bertan, Boogie-Woogie estiloko espezialista handi guztiak entzuteko aukera izan zuen, gazte-gaztetatik. Boogie-Woogie pianoarekin maitemindu zen. Orain dela 10 urte, gurasoen aholkuei jarraituz, pianoa ikasten hasi zen, bere kabuz, ‘Paris Boogie Speakeasy’ ren pianoa erabiliz, etxean pianorik ez zuelako! Musika horrekin liluratuta geratu zen; baina baita bluesarekin, swing-arekin eta rock’n’roll-arekin ere. Ahal bezain laster, musika hori jotzeari ekin zion. Heldutasun harrigarria zuen, eta swing aparta. Hori horrela, berehala bihurtu zen Paris osoko Boogiezale sutsuen ume mimatua. Ez du bakarrik jotzen: Boogie Messengers taldearekin ari da, Parisko Caveau de la Huchette jazz-klub ospetsuan. Frantziako jaialdi askotara gonbidatu dute, baita atzerrian ere. Lucky Peterson zenaren kontzertu batean parte hartzeko aukera izan zuen, esate baterako. Eddie Gazel abeslariarekin ere jotzen du ‘The One Eyed Cats’ taldean. Noizean behin, Emilie Hedou abeslariarekin edo Sax Gordon saxofoi jotzaile eta animatzaile estatubatuarrarekin kolaboratzen du. Azken aldi honetan, Master Class moduko saioak eta Blues lantegiak ematen hasi da.

EGUNA
Uztailak 14
ORDUA
19:30
LEKUA
Euskal Herria enparantza