Kulturagurain

MIÑAN

Antzerki euskaraz

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

FITXA ARTISTIKOA

Egileak: Ibrahima Balde – Amets Arzallus

Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker

Zuzendaria: Ander Lipus

Zuzendari laguntzailea eta koregorafia: Philippe Ducou

Aktore zuzendaritza: Manex Fuchs

Aktoreak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta, Mikel Kaye

Argiztapena: Oier Ituarte

Eszenografia: Jose Pablo Arriaga

Musika: Aitor Agiriano (Toro)

Jantziak: Ikerne Jimenez

Argazkia: Ainhoa Resano

Teaser: Ekain Albite, Javi Seva, Lucía Feuillet

Diseinu grafikoa eta teknikoa: Mikel Unamuntzaga

Ekoizpena: Iasone Parada

Banaketa: Irantzu Azpeitia

Mediazioa: Arantxa Hirigoyen

EROSI ZURE SARRERAK HEMEN
EGUNA
Abenduak 4
ORDUA
19.00
LEKUA
Harresi Aretoa
SARRERA
8 €
HIZKUNTZA
Euskaraz
NORENTZAT
+ 12 urte
Online salmenta itxita