
KRIM, OTSO TXIKIA
Haurrentzako antzerkia euskaraz
Krim Otso Txikia ahuntz bat gehiago zelakoan hazi zen. Ahuntz amak bere ama hildaren ondoan jaio berritan aurkitu zuenean adoptatu zuen Krim.
Krim oso pozik hazi da bere ahuntz-arreba “Ikal”en ondoan.
Baina egun batean LordBronko, otso zahar bat agertzen da eta bere benetako izaerari leial izatea eskatzen dio.
Otsoek ulu egiten diote ilargiari, basoan zehar aske ibiltzen dira eta jateko ehizatzen dute.
Joango da Krim bere benetako izaeraren bila? Benetako otsoa izango da?
Basoko lagun txiki guztien adiskidetasuna galduko du?

EGUNA
Apirilak 12
ORDUA
12.00
LEKUA
Zabalarte Etxea
SARRERA
Doan
HIZKUNTZA
Euskaraz
NORENTZAT
+ 2 urte