Kulturagurain

NHIL (Aretxabaleta)

Jazzherrian 2023

Nhil proiektua 2017 urtean hasi zen Aretxabaletan. Urte hartan taldearen lehengo soinuak hasi ziren sortzen, eta horrek eraman zien Aztarnak EP autoekoiztua kaleratzera. 2020an aurkeztu zuten lehenengo lan hori eta gaur egun, Bizi Bagina Bezala diskoa aurkezten dabiltza. Ibilbidea motza izan bada ere, beste heldutasun batekin sortu dute azken lana hau eta hainbat kolaborazio txertatu dituzte, besteak beste; Mikel Etxaburu idazlearena, Lide Hernando Liher taldeko abeslariarena eta Joseba Aparizio tronpeta jotzailearena. Emozioz beteriko bidai honetan Pop, soul eta funk ukitueK garritzi bizia hartuko dute. Horretaz gain, Nhilek izan duen eboluzioa nabarmena izan da eta azken lan honek  ezena musikaleko hainbat leku garrantzitsuetan jotzeara eraman die, adibidez: RTVEko Los concierto de Radio 3, Gasteizko Entxosnatu karpa, Ondarruko Beikozini aretoa, Iruñeako Rockolletion edo Donostiako Kultxa Kultur Kluba aretoan izan dira.

EGUNA
Uztailak 9
ORDUA
13:30
LEKUA
San Juan plaza