Kulturagurain

HENDRIK RÖVER & Los Míticos GTs (Cantabria) 

Jazzherrian 2023

Ekaitza baten modukoa da: Honky Tonk, Rockandroll, Blues eta Rhythm and Blues… 2013an, Hendrik Röverrek, Deltonos talde historikoen sortzaileak, Goyo Chiquito (kontrabaxua eta koruak) eta Toño López Baños (bateria eta perkusiok) errekrutatu zituen, “Oeste/Norte” izeneko diskoaren aurkezpen-birarako. Bi musikari horiek “izatezko bikote musikal” ederra osatzen zuten: hainbat urte lehenagotik elkarrekin ibilitakoak eta ederki sinkronizatuak. Taldeari Los Miticos GTs deitu zion. Harrezkero, taldeak bost disko argitaratu ditu: Futuros Clásicos (2014), La Burbuja (2015), Fetén (2016), Un Puñado De Canciones (2017) eta Vamos A Morir (2019). Kantautore baten laguntza-banda gisa hasi ziren; baina rockandrolla eta melodia sinkronizatuak egiteko makina bihurtu dira: energia erakustaldi bat. Hirukotea jaialdi eta areto ugarietan egon dira: WIC, Blues Béjar edo Cerdanyola Blues jaialdi ospetsuetan, esate baterako. Atzerrian ere egon dira: Berlinen, Ratisbonan edo Frankfurten… Publikoaren eta kritika espezializatuaren txaloak jaso dituzte (Ruta66, EfeEme, El Giradiscos, RockBottom, Gravelroad Magazine, etab). Letra burutsuak dituzten kontzertuak ematen dituzte (gaztelaniaz). Nabari da hirurak elkarrekin ederki moldatzen diren musikariak direla. Kontzertu bakoitzean abestiak pauso bat harago eramaten saiatzen dira. Adin eta egoera fisiko guztietarako kontzertuak ematen dituzte.

EGUNA
Uztailak 22
ORDUA
19:30
LEKUA
Santa María plaza