Kulturagurain

HAZI ARABA

ESTIMULAZIO ARTISTIKO GOIZTIARREKO LANDA JAIALDIA

ABENDUAREN 5. KAMALEOIAREN AZALA. 18:00. Ipuinkontalaria

Odei Arregi, Arabazan Elkartea

Iraupena | Duración: 45’

Hizkuntza | Idioma: euskaraOharra | Nota: Artistei eta publikoari zor zaien errespetuagatik, ikuskizuna hasten denean ezingo da aretora sartu. 15’ lehenago iristea gomendatzen da.

Inoiz amestu al duzu kamaleoiak bezala azalaren kolorea aldatzearekin? Inoiz desiratu al duzu, beste norbait izatea, momentutxo batean bada ere? Ba ez zara bakarra.

Mundua gauza zoragarriz beteta dago. Haundia da aukera eta kanpoan ikusten dugunaren antzeko bihurtu nahi izaten dugu kameleoiak bagina bezala.

Ahaztu egiten zaigu zer den benetan harrigarriena, ederrena eta errepika ezina dena. Bakoitza bakar eta berezi egiten duen hori.

ABENDUAREN 6. PIXKANAKA-PIXKANAKA. 12:00 Laburmetraiak

Rita & Luca Films

Iraupena | Duración: 45’

Gomendatutako adina | Edad recomendada: +2 urte | +2 años

Sei istorio poetiko, samur eta dibertigarri, itsasoan bizi den kartoizko haur baten, ilargia alboratzen duen gizon txiki baten edo zarata arraro batek izututako oihaneko animalia batzuen gorabeherak kontatzen dizkigutenak. Hazkuntza eragiten duten filmen aukeraketa bat.

EGUNA
Abenduak 5, 6 eta 7
ORDUA
Egitarauan
LEKUA
Harresi Aretoa
SARRERA
Doan
HIZKUNTZA
Euskaraz
NORENTZAT
Egitarauan

ABENDUAREN 7. EHUNA. 18:00 Dantza

Txintxirrin Dantza

Obraren iraupena | Duración de la obra: 30’

Ondorengo esplorazioa | Exploración posterior: 15’  

Gomendatutako adina | Edad recomendada: 2 – 6 urte | añosOharra | Nota: Artistei eta publikoari zor zaien errespetuagatik, ikuskizuna hasten denean ezingo da aretora sartu. 15’ lehenago iristea gomendatzen da.

Gorputzak oihalekin eta airearekin egiten duen mugimenduaren bidez dantza jariarazi. Hori da Ehuna obrak inspiratzen duen ideia. Cristobal Balenciagaren sormen-unibertsoa haurtzaro txikirako proposamen baten abiapuntua da, eta gorputzak ehunen eta arropen bidez mugimenduarekin duen harremana aztertzen du.