Kulturagurain

frozen water is still a liquid feeling,

Arte garaikidearen erakusketa

Proposamen honen izenburua, frozen water is still a liquid feeling, Joel Englunden kanta batena da jatorriz. Babes ematen dion arkitekturako aretoetan eta xehetasunetan zehar dabilen muga da track hori bera, hiru sekziotan zatitua, eta antolaketa berri horretan, erreprodukzio iturrien arteko distantzia ere bere barnean hartzen duena. Topaketarako lekua zabaltzen dute Mayi Martiarena Litagoren marrazkiek, non frekuentzien kondentsazio modura agertzen den lerroa, idazketa arraroa edo notazioa balitz bezala. Sortutako atmosferari gainjartzen zaio Izarne Oyarzabalen lana, hustuz eta gainezkatuz, testuzko geruza eta presentzia iragankor gisara. Soinuaren eta eraikina osatzen duten materialen arteko ingurumarietan dabil erakusketa hau, eta berrosatutako mugak ukituz hausten diren gorputz ezberdinak jasotzen ditu.

ERAKUSKETA: Joel Englund, Mayi Martiarena Litago

2024/07/06 – 2024/08/02

Asteartetik igandera, 10:00 – 18:00

2024/07/06

12:00 Erakusketaren inaugurazioa

13:00 Estruktura biun bat. Izarne Oyarzabalen Performancea

Joel Englund (Stockholm, 1983)

Bere soinu- eta musika-praktika espazioak sortzera eraldatzen eta zabaltzen da, halako moldez, non konposizioa (ia zerbait iragankor bezala ulertua), paisaia eta emozioa atmosfera abstraktuetan drainatzen diren, abiapuntuko elementuak baino konplexuagoak diren nozioak beren baitan hartzeko gauza direnak. Bakarka eta taldean performatu izan du, eta DAS. Artists in Refuge program-eko partaide da, Camila Téllez eta Myriam Rzm-rekin batera.

Mayi Martiarena Litago (Deba, 1987)

Materia gorputzetik landuz, bizipenen eta performatibotasunaren arteko espazioa zabaltzen du bere praktikak. Marrazkiaren, argazkiaren eta eskulturaren bidez, lan-modu irekiak eta eskuragarriak sortzen ditu, egoera bakoitzak gordetzen duen aukera bertatik lortzeko. Bere azken lanak Kampai Espazioa-n ikusi ahal izan dira, baita Tripak antzerki konpainia esperimentalaren hasieran eta garapenean ere, eta paraleloki, askotan bere lankide den Oier Diazekin batera zuzenekoa bizitzeko modu bezala sortzen diren proiektuetan.

Izarne Oyarzabal (Ondarroa, 1987)

Arte eszeniko garaikideetako hainbat laborategitan parte hartu du, eta bertatik zabaltzen du bere praktika dantzara, inprobisaziora eta koreografiara, zuzeneko ekintzara eta presentziara bideratutako prozesuekin, transmisiorako eta espazioa hartzeko modu bezala. Lan honen zati bat Garazi Navas akordeoilariarekin eta Miguel A. García musikariarekin garatu du. Azkuna Zentroan aurkeztu zen Ensayo de forma bere azken lana, Dantzan Bilaka programaren barruan.

EGUNA
Uztailaren 6tik abuztuaren 2ra
ORDUA
Asteartetik igandera 10:00-18:00
LEKUA
Zabalarte Etxea