Kulturagurain

FEDERICO VERTERAMO BLUES BAND (Argentina)

JAZZHERRIAN

Federico Verteramo Buenos Airesen jaio zen 1991n, eta gaur egun Frantziako Tolosan bizi da (Toulouse). Abeslaria eta gitarra-jotzailea da, eta 2013tik, bluesean ari da bete-betean. Hiru disko eta hainbat EP argitaratu ditu bakarlari gisa. Jaialdi eta kontzertu-areto garrantzitsuetan jo du Europan, Hego Amerikan, Mexikon eta Estatu Batuetan: 15 herrialde baino gehiagotan, alegia. Gaur egun “In My Own Time” album berria aurkezten ari da, 2023ko abenduan Toulousen grabatua. Batez ere kantu propioek osatzen dute, baina baita hiru cover ere, Tampa Red, Lazy Lester eta Magic Sam-en kantuen artean hautatuak. Federicorekin batera ari den taldea Europako eta Hego Amerikako blues eszenan izen eta ibilbide handia duten musikariek osatzen dute: Anahí Fabiani (Argentina) teklatuetan; Christian Morana (Argentina) baxu elektrikoan, eta Carlos Arsuaga (Espainia) baterian.

BIDEOA

EGUNA
Uztailak 20
ORDUA
19:30
LEKUA
Dulantzi plaza