BLUEDAYS & Rubén Salvador & Zigor Martínez (Valladolid-E.H.)
Jazzherrian 2023
BLUEDAYS eskarmentu handiko banda bat da; ibilbide luzea du atzean, eta dagoeneko bost disko ditu merkatuan. Azken diskoak, “20” izenburua duenak, ederki frogatzen du estudioko grabazio batek zuzeneko berotasunaren potentzia osoa har dezakeela. Bluesaren munduan ibilbide luzea duten musikariek sortu zuten. Aldez aurretik estilo bereko beste taldeetan egonak ziren: R & B, Soul… Horrez gain, musikari ezagunak ziren hainbat talderekin edo kantarirekin aritu zirelako: Celtas Cortos, Velma Powell, Ñaco Goñi, Shortfuse, Belén Dreik, Al Este del Edén, Cifu & La Calaña Sound, Freebells Blues Band, Carlos Chaouen,… Chicagotik Texasera, beren soinuak dotorezia du eta oinarri erritmiko sendoa. Horri esker, beren kantuen purutasuna eta energia nabarmentzen dira. Hegoaldea eta Mexikoko muga bustitzen dituen arragoa musikalaren eragina dute. Hori horrela, ez da zaila parean izan eta oinak mugitzen hastea. Blues latino bete-betea!! Azken batean, zuzeneko kontzertuetan eta zuzeneko kontzertuetarako sortu ziren. Musikari profesional onak dira, toki eta tamaina guztietako areto eta jaialdietan arituak; zuzeneko kontzertu ikaragarri onak ematen dituzte, eta ikuskizun eszeniko dibertigarri eta sutsua dute. Sinets ezazu: ezin izango zara geldirik egon.