Kulturagurain

HAMAIKA

11 ARRAZOI LURRALDEA DEFENDATZEKO

HAMAIKA lurraldearen birjabetze sinbolikoa bilatzen duen diziplina anitzeko proiektu artistiko bat da. Etxalarren hasten du bere ibilbidea, hainbat makroproiektu eolikorekin mehatxatzen dituzten indarkeria administratiboari eta industria berriztagarrien jarduera kriminalari erantzuteko, beren zekenkeriarekin, hiltzeko eta suntsitzeko irrikarekin, txandakako politikarien konplizitatearekin, berdin dio zein alderditakoak.

HAMAIKA Irantzu Piquero (Haizeak Bizirik) editore eta ilustratzaileak eta José Delicadoren  (Malerreka Bizirik) diseinu grafikoak sortutako proiektua da, eskulturak Iñaki Sanchezek eginak dira. Bertan, ilustrazioa, kartelismoa, mikroedizioa eta bitartekaritza kulturala uztartzen dira, testigantzak eta tailerrak jasoz, lurraldearen defentsaren esparruan.

Erakusketa honetan Euskal Herri osoko 11 irudigile parte hartzen dute

baita ere, Euskal Herri osoko 11 pertsona eta familiek parte hartzen dute euren testigantzekin. Haien bizitzak industria-berriztagarrien proiektuek meatxatuta daude.

HAMAIKA lur honetan bizi den edertasun infinituaren inbentarioa da. Dena marraztera goaz. Gertu edukitzeko, ostu ez diezaguten. Horrela ulertuko dugu ezin dugula galdu. Begiak irekitzeko ordua da.

ARABAKO MENDIAK ASKE elkartearen web orriaren esteka:

https://www.arabakomendiakaske.com

EGUNA
Maiatzaren 7tik 21era
ORDUA
Asteartetik igandera 10:00-14:00/17:00-20:00
LEKUA
Zabalarte Etxea
SARRERA
Doan
HIZKUNTZA
Gaztelaniaz / Euskaraz
NORENTZAT
Jende ororentzako ikuskizunak