Kulturagurain

AGURAINGO ELKARTEAK

ELKARTEEK ADMINISTRAZIOAREKIN HARREMAN TELEMATIKOAK IZATEKO DUTEN BETEBEHARRA

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko guztiek (elkarteak,…) administrazioarekin harremanak telematikoki izatera behartuta daude. Betebehar hori dela eta, bilera bat egin dugu, eta legean adierazitakoa modu erraz eta seguruan betetzeko modua eta aukerak azaldu ditugu.

Epe labur batean, elkarteek udal honekin egin ohi dituzten gestio guztiak (dirulaguntza eskaera, materiala, bide publikoa okupatzea…) telematikoki egin beharko dira, eta ezingo dira Aguraingo Udaleko erregistroan bertan egin.

Gaiari buruzko edozein kontsulta egiteko, jar zaitezte harremanetan Aguraingo Udaleko zerbitzu teknikoekin.