Kulturagurain

calendar_today
EGUNA
Martxoak 28
timer
ORDUA
18.00 h
place
LEKUA
Harresi Aretoa
credit_card
SARRERA
Doan (aforoa bete arte)
language
HIZKUNTZA
Euskaraz
person
NORENTZAT
Jende ororentzako ikuskizunak

“SAFARI”

Kontzertu didaktikoa

Aguraingo Musika Bandak, Musika Eskolako irakasle eta ikasleekin batera, “SAFARI” izeneko kontzertu pedagogikoa antolatu du. “Safari” narratzailearentzako eta bandarentzako suite sinfoniko bat da, Ferrer Ferranek konposatua, familientzako bidaia musikal hezigarri eta dinamiko gisa diseinatua, non hainbat animalia deskribatzen diren musikaren bidez.

Kasu honetan, Asier Urretak zuzenduko du eta narrazioa Josune García de Bikuñak egingo du.

Kontzertua amaitutakoan, nahi duten haurrek bertan erabilitako tresnak probatu ahal izango dituzte.