Kulturagurain

local_activity
LORTU ZURE GONBIDAPENAK HEMEN

calendar_today
EGUNA
Apirilak 18
timer
ORDUA
19.00 h
place
LEKUA
Harresi Aretoa
credit_card
SARRERA
Gonbidapena
language
HIZKUNTZA
Elebiduna (gaztelaniaz eta euskaraz)
person
NORENTZAT
Jende ororentzako ikuskizuna

HARRIBITXI ETA LAGUNAK

Musika

Harribitxi Iker Álvarez González eta Aitor Urquiza Cirauqui-k 2020an sortutako musika bikotea da. Harribitxiren proposamen artistikoa sorkuntza berriko musika tradizionalean oinarritzen da: herri musikatik abiatutako obra originalak, txistua ardatz, baina formatu eta konbinazio instrumental berriekin. Ez da kontzertu soil bat, Harribitxik Aguraingo kultura-elkarteen sarearen zati handi bat txertatzen du bere ikuskizunean, galdu ezin duzun formatu handi eta kolaboratzaile batean.

Kolaboratzaileak: Aguraingo Txistulari Taldea, Bizipoz, Antzerki Taldea, Jeiki Dantza Taldea, Eguzkilore abesbatza, Aiala abesbatza eta Zurbano abesbatza