Kulturagurain

local_activity
EROSI ZURE SARRERAK HEMEN

calendar_today
EGUNA
Azaroak 1
timer
ORDUA
17:00
credit_card
SARRERA
3 €
language
HIZKUNTZA
Euskaraz
person
NORENTZAT
Jende ororentzako ikuskizunak

SUPERTHINGS

Haur zinema euskaraz

Mía, Kai eta Finn Lehen Hezkuntzako seigarren mailako hiru lagun dira. Egun batean, Kazoom zati bat aurkituko dute ustekabean, eta horrek bi mundu elkartuko ditu: Normalópolis, haien hiri gris eta txukuna, eta Kaboom City, Superthingsen mundu zoroa. Bertan, eguneroko objektuak superheroi eta gaizkile bihurtu dira. Bat-batean, botere bereziak, liskarrak eta abentura zirraragarriak izango dituzte eguneroko bizimodu. Kazoom Kids bihurtuta, Mr. King gaizkileari egin beharko diote aurre. Kazoomen boterea bereganatu nahi du gaizkileak, eta hiru lagunek elkarrekin jardun beharko dute hura geldiarazteko. Horretarako, adiskidetasuna, asmamena eta ausardia izango dituzte bidelagun, eta elkarrekin askoz indartsuagoak direla ohartuko dira.

movie_filter
KREDITUAK

URTEA: 2026
GENEROA: Akzioa, Animazioa, Komedia, Haurtzaroa
ZUZENDARIA: Víctor Monigote
GIDOIA: Carlos Bleycher, Beatriz Iso, Eva Pérez Misa, Diego López
HERRIALDEA: Espainia
INTERPRETEAK: Ana Morgade, Brays Efe, Núria Trifol, Francesc Góngora
PRODUKZIOA : Filmax, Tandem Films, Turanga Films