ANE ETA MOON, ILARGIRA BIDAIA
ANE ETA MOON, ILARGIRA BIDAIA
Ongi etorri Ane eta Moonen ametsetara! Ametsetan edozer gauza gerta liteke, baietz? Bi adiskide hauek beti ibiltzen dira elkarrekin, eta, gauero, begiak ixten dituztenean, leku askotara joaten dira bidaian, gauza ugari ikasten dituzte, eta, zenbaitean, izaki berezi bilakatzen dira. Joan al nahi duzu beraiekin bidaian?
Oraingo honetan, Ilargira joango dira Ane eta Moon hartza, kohete batean igota. Ilargiko printzesa ezagutuko dute han, eta baita beste planeta batzuetako izakiak ere. Haiei esker ikasiko dute zein garrantzizkoa den adiskidetasuna.
NOELIA LORENZO
Noelia Lorenzo Pino (Irun 1978)
Bere ibilbide profesionala modaren munduarekin lotuta dago, nobela beltzak, bere pasio handiak, alde batera uzten duen arte. 2013an argitaratu zuen bere lehen eleberria, Chamusquina. Bi urte geroago, argia ikusi zuen La sirena roja (2015) lanean. Eider Chassereau eta Jon Ander Macua ertzainak aurkeztu zizkigun. Ikertzaile talde bat, bere hurrengo eleberrietan berragertzen dena: La chica olvidada (2016) eta Corazones negros (2018), azken honek urte horretan argitaratutako eleberri beltz onenaren “Cubelles Noir saria” jaso zuen, eta finalista izan zen “Tenerife Noir”, “Salamanca Negra”, “Premios Novelpol” eta “Dashiell Hammett” ospetsuetan, “Semana Negra de Gijón” ekitaldian.
Nobela beltzaz gain, haur literatura ere idazten du. Ane eta Moon “bildumako hiru ipuin argitaratu ditu euskaraz.