Kulturagurain

FAITH

FAITH

2000. urtean gaude. Xabi Ugarte Bartzelonara doa, Euskal Herriko giro politiko itogarritik aldendu eta han artista bizitza bat eraikitzeko asmoz. Ohe bat bilatu, lagunak ezagutu… hiri handiko bizimodura moldatu nahian hasiko da, baina txikitatik ezagutu duen bortizkeria polizialak, Historiaren pisua edo Patuaren eskua bailitzan, gertutik jarraituko dio.
Eleberri hunkigarri, umoretsu eta aldi berean dramatikoa sortu du Lander Garrok, euskal gatazka eta eguneroko labexomorroak nahasten dituena, ihes egin beharraren malura eta harreman sentimentalen oreka zaila. Cartier-Bresson eta Ravaleko prostitutak topatuko ditugu bere orrietan, zinema egin nahi duten gazteak eta jonkiak, Euskal Herria idealizatzen duten katalanak eta atxilotuei souvenirrak eskatzen dizkieten poliziak.

LANDER GARO

Hendaian bizi da eta Eider Rodriguez idazlearen bikotekidea da. 2020an Agustin Zubikarai saria jaso zuen Ondarroan ‘Faith’ behin-behineko izena zuen nobela-proiektua gauzatu ahal izateko, haren hirugarren nobela, alegia. Autofikziorekin jokatuz, proposatutako argumentuan bere alter-egoak, Xabi Ugarte pertsonaiak, Bartzelonara joko zuen Euskal Herriko gatazkatik alde egin nahian.

2020. urtean, 2 urte, 4 hilabete eta egun bat dokumentala estreinatu zuen; Etxepare Itzulpen saria ere irabazi zuen, Eider Rodriguezekin batera, haren Bihotz handiegia ipuin bilduma gaztelaniara itzultzeagatik. Urte “distopikoa” izan omen zen berarentzat.