Kulturagurain

calendar_today
EGUNA
Otsailaren 13tik 17ra

AGURAINGO INAUTERIAK 2026

Egitaraua

Otsailak 13, ostirala
20:00 Porrero eta Sorginaren agurra Aguraingo Musika Bandarekin. Andra Mari plazara iristean “Aguraingo Iñauteria” doinua dantzatuko da.

Otsailak 14, larunbata
12:00 Kalejira Aguraingo musika bandaren eskutik.

18:45 Haurrentzako dantzaldia, Lisker taldearekin, Andra Mari plazan. Mozorro lehiaketa taldean.

Sariak: haur talderik onena (Harresiko zinemarako sarrerak) eta familiarik onena (Harresiko zinemarako sarrerak).

24:15 Gau dantzaldia Lisker taldearekin Andra mari enparantzan.

24:30 –  2:00. MOZORRO TXAPELKETA  eta SARI BANAKETA Dantzaldian bertan.

SARIAK: 200 € Talderik hoberena, 75 € banakako  mozorro hoberena eta 85 € sari berezia.

Otsailak 15, igandea.
12:00
Herri inauteriak Aguraingo kaleetan zehar, musika-animazioz. Topagunea Euskal Herria plazan.
Mozorrotzeko eta parte hartzeko deia egiten zaie nahi duten guztiei.

Otsailak 17, asteartea
17:00 Txokolatada Andra Mari plazan. Lope de Larrea ikastolako euskara batzordeak antolatuta.

18:00 Kalejira “ZirkoBira” taldearekin herriko kaleetan zehar.
18:30 Porrero eta Sorginaren azken agurra musika animazioarekin Aguraingo musika eskolako ikasleen eskutik.

AGURAINgo INAUTERIA (Abestia)

Porrero (e)ta Sorgin, Sorgin (e)ta Porrero,

Porrero (e)ta Sorgin, neguan ere txit bero,

Porrero (e)ta Sorgin, Sorgin (e)ta Porrero,

Porrero (e)ta Sorgin, inauterian lar ero.

Agurain herria heldu da inauteria

Agurain herrria algara (e)ta irria.

Heldu lagun gori estuki, estuki

Heldu lagun hori ez izan lotsa.

Heldu lagun hori estuki, estuki

Heldu lagun hori maitasun baits(e)an.