AZPIJOKOA AZPIAZUN

AZPIJOKOA AZPIAZUN
Ate kolpeek esnatu ninduten. Enkajezko gortinatik sartzen zen argirako, artean iluna behar zuen, farola bakartiak eta neoizko argiak bakarrik esna, kaleetan. Beno, eta atea gero eta gogorrago jotzen ari zen kondenatua.
Honela hasiko da esku artean duzuen kasua. Lapurretak, ustelkeria, lagun baten hilketa eta galipotezko kafe beroa, osagai nahikoa abenturarik ilunenetarako: zer ari zaio gertatzen Azpiazu auzoari?
Isiltzen ez dakien kazetari bat eta detektibe ziniko hauxe izango dituzue bidaide. Jantzi sonbreirua, hartu ohar bloka eta murgil zaitezte gurekin kale ilunetan, arratoi eta kriminal artean, estolda zuloaren amaiera bila.
Ongi etorri gure hirira. Populazioa: atzokoa ken bat.

IÑAKI DORRONSORO MAIOZ
Iñaki Dorronsoro Maioz (Ataun, 1994). Bergarako Idazle Eskolan aritua, bi ipuin labur ditu argitaratuak 7K astekarian (Ezkutuan, 2022, Jon Zaharra, 2023).
