
“ARIMA SOUL” KONTZERTUAN (Donostia)
Jazzherrian 2025
ARIMA SOUL 2020an Zarautzen jaiotako musika proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz, artistikoki Makala edo DJ Makala bezala ezaguna, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Bere proposamenak Soul, R&B, Funk eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Bere errepertorioan batez ere euskaraz abestutako konposizio propioak daude, baina baita Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron eta beste artista batzuen bertsioak ere. Lidia gaztearen ahots-talentu handia eta Mikel Makalaren esperientzia eta musika ezagutza uztartuz, ARIMA SOULek, lehen bost urte hauetan, EP bat, hainbat single eta estudioko disko luze bat kaleratu ditu, Elkar Musika, Vinilos Enlace Funk eta Orrua Diskak diskoetxeen bitartez. ARIMA SOUL-en lan berri hau, Madrilgo Subterfuge Records diskoetxe ezagunaren «Música Para Un Guateque Sideral» azpizigiluan argitaratuko dena, Lide Hernando «Bele» abeslariaren, Bilboko The Cherry Boppers taldearen haize-sekzioaren pare musikari, Mikel Piris “Mihailovic” eta Urtzi Martin, eta Bartzelonako Nación Funk faktoriako hainbat musikari, hala nola Marc Beinages, Paco Manzanares «Mantecao» eta Lalo López beraren kolaborazio bereziak biltzen dira. Arte eta diseinu grafikoa Bartzelonako Txarly Brown-en lana da.
