
“GUAYABERAS NEGRAS” KONTZERTUAN
Jazzherrian 2025
Guayaberas Negras taldea 2011n jaio zen. Taldearen sorreran bi musikarik parte hartu zuten: Luis Fuente gitarra-jotzaileak (Tonino Carotone, Frank T, Rollin ‘Black Dice, El Pájaro Metálico) eta Antonio Pax bateria-jotzaileak (La Vaca Azul, Tres mil hombres, Speak Low, Beat Bronco, Rollin’ Black Dice). Proiektua jatorri afroamerikarreko musikan oinarritu zen, konposizio propioak landuz. Blues, Funk, Soul, Gospel eta Jazz landu dituzte, izaera propioarekin eta musika instrumentalari garrantzia emanez. Eskaintza ugari jasotzen dituzten artistak dira, musika beltzaren panoramaren barruan lehen mailako erreferenteak baitira. 2023an, zenbait kontzertu eman ondoren, Marino Orejana organo-jotzailearekin bildu ziren (Julián Maeso, Station Road, Blind Lemons), Guayaberas Negras proiektua berritzeko, oraingoan organ trio formatuan. 2024. urtearen amaieran, bestalde, taldeak bere planteamendu instrumentalari buelta bat eman zioen, eta Juanma Montero abeslaria (Special 20, The 44 Dealers, Cool Criminals, Rollin ‘Black Dice) sartu zen proiektuan. Horren ondoren, “Rocky Road” diskoa argitaratu zuten, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik. Disko horretarako David Amoresen kolaborazioak izan zituzten saxo altuan, baritonoan eta flautan, eta Boris Abreurenak saxo tenorrean.
