Kulturagurain

AMAMA IRRIFARREEN ONDAREA

Haurrentzako antzerkia euskaraz

Gure antzezlanaren protagonistak bere eskolako lagun guztien amonak ikusten ditu, eskolara haien bila datozenean, edo parkean, edo musikara eramaten dituztenean… baina gure protagonistak ez du amamarik. Eta bere gogo eta indar guztiz amama bat BEHAR du.

Berdin zait amama, amona, yaya, avia, abuela, amatxi, jida, amuma, paparuñí… baina AMAMA bat BEHAR dut!

Amari esango dio amama behar duela, baina ama lanpetuegia dabil jaramon egiteko, beraz… Gure protagonista udaleko bulego batera joango da ea han ba ote dagoen horrelako zerbitzurik, edota birziklatze gune batera ere joango da… baina ez du lortuko.

Horrela bada, iragarki bat idatziko du, zer nolako amama nahi duen zehaztuz. Amona mordo bat agertuko zaizkio: Amama rokero kantari bat, denbora guztian sukaldatzen ari den amama bat, zakur mordoa dauzkan amama, bidaiatzea ikaragarri gustatzen zaion amama, yoga eta meditazioa egiten duen amama… eta beste amona mota mordo bat.

Gure protagonista erabat lur jota dago, ez du benetan nahi duena topatzen. Ikaragarri triste dago. Artizarrari begiratu eta galdetuko dio ea zergatik ezin duen amama bat eduki veste edonork eduki dezaken bezala.

Etxean asper-asper eginda dagoen egun batean, bere porrotean murgilduta, goiko etxebizitzan zaratak entzungo ditu. Amak esango dio, Itziar itzuli dela. Nor da Itziar? Eta amak esango dio kanpora joan zen auzokidea eta berriz ere itzuli egin dena.

Gure protagonistak eta Itziarrek sekulako konexioa izango dute. Itziarrek den dena daki tximeletei buruz, zizare izatetik, kapuilo bihurtu eta halako batean tximeleta bilakatzen dena. Eta gure eraginagatik desagertzen ari dira tximeletak, amamak bezala…

Itziar amamak hainbeste hainbeste gauza kontatuko dizkio, hainbeste kantu, hainbeste maitasun eskainiko dio eta batez ere bere Kutxa magikoa erakutsiko dio. Egurrezko Kutxa zahar bat, zerbait nahi duenean Kutxa zabaldu eta bertatik nahi duzun hori lortzeko “magia” aterako da.

Egun batean baina, amama Itziarri giltzak ahaztuko zaizkio, eta ahaztuko zaio bazkaltzea, eta gure protagonista kezkatu egingo da, eta Kutxa irekiko du amama ez zahartzeko. Baina Itziarrek esango dio, agian tximeleta bihurtzeko garaia iritsi zaiola. Amama Itziar abesten hasiko da, elkarrekin abesten zuten abestia.

EROSI ZURE SARRERAK HEMEN
EGUNA
Martxoak 16
ORDUA
18.00
LEKUA
Harresi Aretoa
SARRERA
3 €
HIZKUNTZA
Euskaraz
NORENTZAT
Jende ororentzako ikuskizunak
DOSSIERRA
Online salmenta itxita