Kulturagurain

THE FAKE COUSINS (Donostia)

JAZZHERRIAN

Hiru musikari dira, ibilbide luzekoak: Paul San Martín, Jon Aira eta Javier San Martín “Shaf”. Bidaia musikal eder baten bidez, Bluesaren estilo ahaztu guztiak berreskuratzen dituzte: Stride, Boogie Woogie, Jazz, Chicagoko zein New Orleanseko Blues, eta Funk. Horretarako, musikari handien iturrietatik edaten dute: Memphis Slim, Ray Charles, BB King, Professor Longhair eta abar. Elkarrekin aritzen direnean, Estatu Batuetako hegoaldean zeuden Juke Joints izeneko establezimendu txiki ospetsuetako giroa birsortzen dute. 40ko hamarkadan, bertan, koloreko jendeak edan, dantzatu eta apustu egiten zuen. 2023an beren lehen diskoa argitaratu zuten, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bidez: “The Set Up”. Ondoren, hainbat jaialditan parte hartu dute, hala nola Tolosandblues, Arrasate Blues eta Donostiako Aste Nagusian.

BIDEOA

EGUNA
Uztailak 13
ORDUA
19:30
LEKUA
Euskal Herria plaza