LANDA-EREMUKO ARTE-ESTIMULAZIOKO JAIALDIA
AGURAIN
AZAROAK 20. 18:00
IPUIN-KONTAKETA
+3 urte
Ahotsak bidea irekitzen du, eta irudimenak egiten du gainerakoa. Haziarabaren barruan, Arabazan elkarteak ipuinen inguruan elkartzera eta istorioak entzutearen plazeraz gozatzera gonbidatzen gaitu. Hitzen bidez harritzeko, beste mundu batzuk ezagutzeko eta kontakizun bat kontatzen duenaren eta entzuten dutenen artean bizia hartzen duen une hori partekatzeko saioak.
AZAROAK 21. 18:00
ANTZERKIA: “BABY ESFERIC”
0 – 6 urte
Lurrari eta bere oinordekoei egindako omenaldia da. Planetarekin eta bertako biztanleekin lotzen gaituen magiaz hitz egiten du, hainbat istorio eta paisaiaren bidez.
Bere estetikak, inspirazio esferiko eta fin bisualekoak, askatasuna ematen dio ikuslearen irudimenari. Baby Esferic-ek lurraren magia harrapatzen du, haur baten erritmoan.
AZAROAK 22. 17:00
ZINEMA: “HARRI ZOPA ETA BESTE ZENBAIT ALDERANTZIZKO IPUIN”
+2 urte
Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen film labur sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen?
Búho del Cine-k xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da, gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.


