EL CARNAVAL NO ES ALEGRE
Kontzertu performatiboa
Natalia Fernandesek kontzertuaren kodea erabiltzen du bere proposamen koreografikoa jasotzen duen egitura definitzeko, eszenatokira begirada berri bat ekarriz nola ikusten dugun eta nola erlazionatzen garen dantzatzen duen gorputz batekin. Kontzertua suntsitu egiten da Nataliak bere herriarekin duen historiari begirada bat eraikitzen saiatzen den heinean. Etengabeko eraikitze-suntsiketa historia konplexu eta eraldatze hutseko bateranzko begirada estatikoaren edo definizio hutsen ezintasunetik dator. Kontzertua mugitzen da, eta mugitzen gaitu. Brasilgo pentsamendu antropofabikoa, bere pentsamenduaren horizontaltasuna eta bere hizkuntzaren gazte errebeldia kontzertu honen dramaturgia gorputzean – eta eszenan – itzultzeko agertzen dira. Musikaren eta gorputzaren bidez genealogia berezia azaltzea helburu duen prozesu honetan, ezarritako kodeekiko desobedientzia agertzen da. Natalia Fernandes bere aukera eszeniko guztietan hedatzen da bere lurraldetik kanpo inauteri bat sortzeko. No Es Alegre inauteriak Brasilgo testuinguru politiko/historikoaren eta gorputz migratzaile baten artean nabigatzera gonbidatzen du publikoa, etxearen ideia etsitzeko asmoz: kontraesanak onartzeko, trauma dantzatzeko eta ipurdia mugitzeko kontzertua.

