Kulturagurain

AGURAINGO JAIAK 2023 AZALA HAUTATZEKO LEHIAKETA

AGURAINGO JAIAK 2023 AZALA HAUTATZEKO LEHIAKETA

Aguraingo Udalak 2023ko Aguraingo Jaiak iragarriko dituen kartel-azala hautatzeko lehiaketa deitu egin du, ondoko oinarrien arabera:

Gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu egile bakoitzak.

Neurria: 21X21 cm. Luma-kartoi edo kartoi mehearen gainean aurkeztu beharko da eta kristalik gabe.

Kolorea eta teknika: aukerakoa

Aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 21a arte, 14:30etara arte.

Aurkezteko lekua: Aguraingo Udaleko Erregistroa.

Informaziorako telefonoa: 945.300155

Identifikazioa: lanok lelopean aurkeztuko dira eta egilearen sinadurarik gabe. Lelo bera eramango duen gutunazal itxian egilearen identifikazioa baimentzen duten datuak sartu beharko dira, telefono zenbakia nahiz Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia barne direla.

Saria: Lehiaketaren  irabazleak sari modura 200 euro jasoko ditu. Lanek kalitate tekniko nahikorik izan ezean, saririk ez ematea erabaki daiteke. Kasu horretan, epaimahaiak artista edo bulego bati luza diezaioke lana egiteko agindua.

Kartel-azala teknikoki gauzatu orduko kolore-ñabarduren moldaketaren bat egin behar izatekotan, epaimahaiak aipatu moldaketa ezar dezake, egileari aldez aurretik aholku eskatuz eta harekin elkarlanean. Irabazle suertatu eta kartel-azala ordenagailuz burutuz gero, lana euskarri informatikoan luzatu beharko da (CDan) eta inprimatuko den neurriekin (21 zm. X 21 zm.).

Epaimahaia: Aguraingo Kultur Batzordeak izendatuko du. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezin izango dute epaimahaikide izan. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Irabazle suertatzen diren kartel-azalak Aguraingo Udalaren jabegora pasatuko dira, bikoizketari, banaketari nahiz jendaurreko komunikazioari dagokionez aipatu kartel-azalen ustiapen-eskubideak egileen lagapentzat joz; betiere, erabateko izaeraz eta Udal honen alde. Lanak on-line ematea nahiz igortzea baita Internet bezalako sare digital elkarreragilen bidez eskueran jartzea ere barne sartzen dira beren-beregi.

Lehiaketara aurkeztutako baina saritu gabeko jatorrizko lanak 2023ko abuztuaren 30 arte jaso ahal izango dira Aguraingo Udaletxean, utzi ziren leku berean, eta behin epe hori agortuta, Aguraingo Udalak nahi bezala baliatu ahal izango ditu erretiratu ez diren lanak.

Kartelaren testua honakoa izango da: Aguraingo Jaiak 2023.

informazio gehiago: www.agurain.eus